XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kikili... - Zer, Kokolo?.

- Eta Presidentearen jantzitan irtengo bagina murruaren beste aldean dauden haiengana?.

- Bai... - Zer gertatuko litzateke?.

- Ez dakigu nolako aginduak dituzten.

- Baliteke firme jartzea, Valparaiso-n Argomedo bezala.

- Eta baliteke ere gu preso hartzea. Hori nork jakin! - Nork jakin?.

Proba egin gabe, inork ere ez.

- Beraz, zuk... - Bai.

- Eta nik ere bai.

Asmatutako plana hurrengo goizean jarri zuten martxan.

Hamaikak aldera, Ambrosia bazkaria prestatzen hasi zen eta Ramiro txerri bikotea erostera bidali zuten.

Kikili eta Kokolo bakarrik geratu ziren etxean, murruaren beste aldean dozenaka poliziez inguraturik.

- Jantzi gaitezen azkar!.

Kokolok Pinochet jeneralaren uniformearen antzekoa jantzi zuen, kondekorazioz betea, eta Kikilik jaun dotorearena.

Kokolok kapa janzten zuen bitartean, Kikilik maleta bat hartu zuen, aurrerago prestatuta zutena, jantzi normalekin, handik irten ondoren arropen aldaketa egiteko.

A!. Eta dirua praketako sakeletan gorde zuten.